· Metodo inklusibo eta integratzailea erabiltzen du Lehen Hezkuntza osoan.
· Irakaskuntza-dinamikak aldatzen ditu, eta horrek zeharkako eragina du.
· Ikasleek sortutako testuen liburutegi bat sortzen du
· Mailen arteko dinamikak sustatzen ditu.
· Familien eta ikastetxearen arteko harremana eta lotura hobetzen ditu.
· Banako eta taldeko estatistikak sortzen ditu.
Demo
Demoa eskatu
PiktoIdazketa metodologia bat da, irakasleek ikasgelan egunero gainditu behar dituzten erronkei erantzuten diena: motibaziorik eza, irakurtzeko eta idazteko gaitasun eskasa, arretari eusteko zailtasuna, pentsamolde sortzailerik eza…
Gaur egun, haurrak ikusizko inpaktu handiarekin hazten dira, eta hori haien ikasteko modua aldatzen ari da. Izan ere, gero eta haur gehiagok lehenesten dute ikusmenean oinarrituriko estilo kognitiboa. Horiek horrela, PiktoIdazketa metodologia berritzaile bat da, irudia tresna gisa erabiltzen duena irakurtzen eta idazten ikasteko, pentsamolde sortzailea lantzeko eta hizkuntza mailaz maila menderatzen joateko.
Inklusiboa Irakasleek metodologia oso inklusiboa dela azpimarratzen dute. PiktoIdazketaren metodologiak ikasle guztiei egiten die mesede, edozein direla haien ikasteko estiloa eta/edo hizkuntza idatziarekin dituzten zailtasunak. Pertsonalizatua PiktoIdazketak hizkuntza-gaitasunak etengabe ebaluatzeko eta indartzeko ibilbide pertsonalizatua eskaintzen die ikasleei; hizkuntza-gaitasun horiek dira hiztegia, ortografia, morfologia, sintaxia eta irakurmena. Sortzailea Metodologiak pentsamolde sortzailea eta problemak ebaztea sustatzen dituzten unitate didaktikoak sekuentziatzen ditu. Jarduerak taldearen interes eta ekoizpenetan oinarrituta sortzen dira eta, ondorioz, ikasleek ikasteko gogo handiagoa dute eta gehiago parte hartzen dute. Aktiboa Ikasleek parte hartzen dute, sortu egiten dute, beren buruari galderak egiten dizkiote, askotariko elementuak erlazionatzen dituzte, informazioa bilatzen dute… Metodologiak erronkak, problemak edo egoerak proposatzen dizkie, baina ikasleek berek aurkitzen dituzte konponbideak, eta jakintza sendoki eraikitzen dute. Multimodala PiktoIdazketan, adierazmena osoki garatzen da, hau da, adierazpen-modalitate guztiak aldi berean eta etengabe erabiliz: ahozko hizkuntza, hizkuntza idatzia eta ikusmintzaira.
Kolaboratiboa Ikasleak taldean lan egiten ohitzen dira, elkarlanean eztabaidatzen eta konponbideak elkarrekin bilatzen ikasten dute. Talde-lanean engaiatzen direnez, urrunago heltzen dira. Eta horrek guztiak eragin oso ona du taldearen dinamikan. Ahalduntzailea Metodologiak irakasleak ahalduntzen ditu eta ikasleengan itxaropen handiagoa jartzen dute. Baliabide ugari eskaintzeaz gain, askatasun osoa ematen die taldearen ezaugarrien arabera baliabide horiek konbinatzeko eta dinamikak diseinatzeko. Irakasleek gozatu egiten dute, ikasleekin ikasten dute, eta horrek guztiak taldean duen eragin positiboa aste gutxiren buruan nabaritzen da. Gure plataforma digitala eta programazioa Hizkuntzen Tratamendu Integratua errazago aplikatzeko diseinatuta daude. Irakasleek hizkuntza bakoitzean zein ariketa egin aukeratu dezakete, hizkuntzak alderatzea eta haien artean transferentziak egitea sustatzeko. - Liburu irudiduna fikziozko istorio ilustratu bat da, hizkuntza bere testuinguruan ikasteko aukera ematen duena, askotariko jarduerak uztartuz: irakurketa, mintzamena, sormena, marrazketa, idazketa eta hizkuntza-ezaupideak.
- Ikasleek irudiekin eta testuarekin jolasten dute, istorioa deseraikitzeko, diskurtsoaren elementuek zer funtzio dituzten ulertzeko eta hizkuntzaren elementuekin jolasteko beldurra galtzeko. Ikaslearen argitalpenak bi fase ditu: 1. fasea: trebatzea (hainbat sortze-jarduera eta narrazio-teknika lantzen dira). 2. fasea: argitalpena sortzea. - Ikasleek hizkuntzaz ikasi duten guztia erabiltzen dute beren argitalpena sortu, idatzi, maketatu eta irudiztatzeko. - Irakasleek ikasleei laguntzen diete sortze-prozesuan, idazketa, irakurketa, antzerki-jolasa, mintzamena eta berridazketa lotzen dituen sekuentzia didaktiko original baten bitartez. - Hainbat hizkuntza-gaitasun lantzen diren ariketak dira: ortografia, hiztegia, puntuazioa, morfologia, sintaxia eta irakurmena. - Ariketa horiek ikasle bakoitzaren jakintza-mailaren arabera egokitzen dira. - Plataformak ikasleek gaitasun bakoitzean nondik abiatzen diren eta zer bilakaera duten antzematen du. - Ikasleei haien profilaren arabera egokitutako ariketak proposatzen dizkie eta, beraz, ibilbidea pertsonalizatua da.
Haur Hezkuntzako azken mailako irakasleentzako material didaktikoa prestatu dugu, ikasleak liburu irudidunen munduan murgil daitezen. Esperientzia horrek ikus- eta narrazio-testuinguru hain aberats eta berezia sortzen du, irakurtzen eta idazten ikasteko zirrara eta gogoa pizten baititu.
PiktoIdazketaren proposamenak irudimena eta mintzamena sustatzen ditu, honako hauen bitartez:
-DIN A2 formatuan inprimatutako bi liburu irudidun erraldoi, ikasleekin irakurtzeko.
-Bi liburu irudidun digital, ikasleak irudiak irakurtzen eta testuak ulertzen trebatzeko. -Ipuinaren audioa.
-Ikasle bakoitzarentzako koaderno irudidun bana, marrazketa, sormena, kontzientzia fonologikoa eta idazketa konbinatzen dituzten ariketak dituena.
· Lehen Hezkuntzako 1. eta 6. maila arteko hizkuntzaren curriculuma lantzen dute eta ikasle bakoitzak ibilbide pertsonalizatua du.
· Idazketako errendimendua eta irakurmena hobetzen ditu.
XXI. mendean sortzeko gaitasuna irakurtzea, hitz egitea edo idaztea bezain garrantzitsua dela uste baduzu, PiktoIdazketa gustatuko zaizu.
PiktoIdazketako programazioa hiru multzo handitan egituratuta dago:
Liburu irudiduna
Ikaslearen argitalpena
Hizkuntza-jolasak
Haur Hezkuntzaren eta Lehen Hezkuntzaren artean zubi bat eraiki dugu
Haur Hezkuntzaren eta Lehen Hezkuntzaren artean zubi bat eraiki dugu
Haur Hezkuntzako materiala
PiktoIdazketaren abantailak
Ikastetxearentzat
Irakasleentzat
· Ikusizko pentsamoldearen estrategiak erabiltzen dituzte irakurtzen eta idazten irakasteko.
· Ikasgelan idazten dute eta editore profesional baten aholkuak jasotzen dituzte.
· Taldearekin sortutako testuak oinarritzat hartuta, hizkuntzaren inguruko ariketak sortzen dituzte.
· Ikasleei beren ikaskuntza-prozesu sortzaile eta autonomoan laguntzen diete.
· Aplikazioak online ariketak zuzenduta bidaltzen dizkie eta, beraz, denbora gehiago dute ikasleei beren ikaskuntza-prozesuan laguntzeko.
Ikasleentzat
· Taldean lan egiten ikasten dute.
· Sortuz pentsatzera eta arazoak elkarlanean konpontzera ohitzen dira.
· Sortzeko eta idatzizko adierazpenerako barne-motibazioa garatzen dute.
· Beren estiloaz eta ikasteko gaitasunaz jabetzen dira.
· Beren autoestimua indartzen dute.
La PictoEscritura supone ventajas para el cento, el docente y el
alumno