Demo

Demoa eskatu

    PiktoIdazketa I+G proiektua

    Proiektua: MAKINEN IKASKUNTZA – ADIMEN ARTIFIZIALA

    Proiektu honek erronka teknologiko bat dauka: ikaskuntza-sistema berritzea, modu inklusibo eta moldagarrian, hezkuntza-plataforma baten gaineko elkarrekintza-datuetan oinarrituta.

    Lan-sorta honen funtsezko helburua da modulu batzuk sortzea, plataforma inklusibo bat eduki ahal izateko, eta plataforma horrek aukera ematea ikasleen ikasteko zailtasunak antzemateko eta, bildutako informazioa oinarritzat hartuta, plataforma bera egokitzeko eta, era horretan, hezkuntza-prozesuko esperientzia etengabe hobetzeko.

    Garapen horri esker, makinen ikaskuntza eta adimen artifiziala erabiliz ikasleen ibilbideak gehiago pertsonalizatuko dira. Halaber, sailkapen- eta analisi-ereduetan eta moldagarritasun-motorretan aurreratuko da, ikaskuntza-esperientzia hobetze aldera.

    Proiektuaren CDTI espedientea IDI-20210327 (EXT-00145924) da, eta egikaritzeko epea 2022ko otsailaren 22tik 2025eko otsailaren 22rakoa.

    Proiektu hau finantzatzen dute, batetik, Garapen Teknologiko Industrialeko Zentroak, zeina Espainiako Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren mende baitago; eta bestetik, Europar Batasunak
    (FEDER).