Irakurtzea eta idaztea berez lotuta dauden bi prozesu dira. Maiz, ordea, ikasgelan irakasterakoan bereizi egin ditugu.

Ongi idazteko ezinbestekoa da norberaren testua etengabe berrirakurtzea, jakiteko zerk funtzionatzen duen eta zerk ez. Horregatik, ongi idaztea ariketa bikaina da irakurmena hobetzeko.

Carnegie Corporation of New York (2010) erakundeak argitaratutako Writing to Read. Evidence for How Writing Can Improve Reading txostenaren arabera, ikasleek irakurri duten zerbaiti buruz idazten dutenean, irakurmena hobetzen dute.

 Nola irakats diezaiekegu idazten, hobeto irakurtzen ikasteko helburuarekin?

Txostenak jardunbide batzuk proposatzen ditu, hiru multzo hauetan banatuta:

1. Irakurritako testuei buruz idaztea.

2. Testuak sortzeko teknikak irakastea.

3. Asko eta maiz idaztea.

PiktoIdazketak hezkuntza, psikolinguistika eta neurokognizioaren zientzietako ekarpenak uztartzen ditu, testuinguru egokiak sortzeko, ikasleek sortzeko eta idazteko prozesua esperientzia arrakastatsu gisa bizi dezaten. Sekuentzia didaktikoak:

a) Irakurketa eta idazketa lotzen ditu; hau da, ikasleek irakurtzen dutenari buruz idazten dute.

b) Testu-sorkuntzaren oinarrian dauden prozesu eta estrategiak hartzen ditu ardaztzat. Idazteko teknikak ikuspegi multimodaletik, hau da, irudia eta testua lotuz irakastea proposatzen du.

Horregatik, PiktoIdazketari esker, haurrek testu luzeagoak idazten dituzte eta testua irudia tresna gisa erabiliz egituratzen dute.

Horiek horrela, hiru urtean egindako oinarrizko gaitasunen inguruko proben emaitzek eta inpaktuaren ebaluazioak adierazten duten moduan, ikasleek Lehen Hezkuntzako etapa irakurmen-maila hobearekin amaitzen dute, besteak beste, hobeto idazten ikasten dutelako.