Gaitasunen araberako ikaskuntza
LOMLOEren helburua da ikasleek gaitasun jakin batzuk lantzea, Lehen Hezkuntzan oinarrizko jakintzak eskuratu ditzaten eta jakintza horiek testuinguru eta egoera desberdinetan erabiltzeko gai izan daitezen.
PiktoIdazketako plataforma digitalaren proposamen didaktikoaren ardatzak dira, hain zuzen, LOMLOEk Lehen Hezkuntzako etapa guztian komunikazio linguistikoko eta komunikazio eleaniztuneko gaitasunak lantzeko planteatzen dituenak:

Ikaskuntza pertsonalizatzea eta ebaluatzea
PiktoIdazketarekin, ikasleek hizkuntza-jolasen ibilbide pertsonalizatua egiten dute ikasturte osoan, ikaskuntza indartzeko eta indibidualizatzeko. Programak hizkuntza-gaitasun nagusiak ebaluatzen ditu (hiztegia, ortografia, puntuazioa, egitura, morfologia, sintaxia eta irakurmena), eta laneko eta errefortzuko materiala egokitzen du, ikasle bakoitzaren premien arabera. Irakasleek, beraz, ikasle bakoitzaren bilakaerari buruzko informazioa jasotzen dute unean-unean.
Ebaluazio automatikoko tresna horrez gain, irakaslek gaitasunen araberako ebaluazio-errubrikak dauzkate eskura, ikaskuntza-prozesuaren etengabeko ebaluazio formatiboa egiteko, ikasleak protagonista izan daitezen eta ikaskuntza esanguratsua izan dadin.
Alde horretatik, PiktoIdazketa LOMLOErekin bat dator, erabiltzen dituen tresnak askotarikoak eta eskuragarriak direlako, ikaskuntza-egoera desberdinetara egokituta daudelako eta ikasle guztien balorazio objektiboa egiteko balio dutelako.