Demo

Demoa eskatu

    Zuk hizkuntza irakasten gozatzen duzu, eta haiek ikasten.

    PiktoIdazketa Lehen Hezkuntzako hizkuntzaren curriculuma desberdin eta modu sortzailean lantzeko balio duen metodologia bat da. Ikusmintzaira eta hitzezko hizkuntza lotuz, programazioak ikasleen sormena eta adierazmena sustatzen ditu. Era horretan, irakurketako eta idazketako emaitzak hobetzen dituzte Lehen Hezkuntzako ziklo guztietan.

    EZAGUTU GURE METODOA

    Gure kasuan, berrikuntza eskola, unibertsitatea eta sormeneko profesionalak lotzearen fruitua da.

    Inklusiboa

    Pertsonalizatua

    Sortzailea

    Aktiboa

    Eleaniztasuna


    PiktoIdazketak funtzionatzen du


    Lau ikasturtez, sekuentzia didaktikoa ikasgeletan landu genuen, benetako irakasle eta ikasleekin, eta sormenaren eta komunikazioaren arloetako lehen mailako profesionalen laguntzarekin. Gero, hiru ikasturtean azterlan zientifiko bat egin genuen, zeinak egiaztatzen baitu PiktoIdazketari esker ikasleek emaitza hobeak lortzen dituztela eta, Lehen Hezkuntza amaitzen dutenean, irakurle eta idazle trebeak direla.

    Testu luzeagoak idazten dituzte

    x2


    PiktoIdazketari esker, haurrek idazten dituzten testuen luzera bikoiztu egiten da; eragin hori kontrol-eskoletan ohiko metodoekin lortzen denaren hiru halako da.

    x2

    Testuen kalitatea hobea da

    x3


    PiktoIdazketak testuetako egitura-elementuen erabilera hirukoizten du; eragin hori kontrol-eskoletan ohiko metodoekin lortzen denaren lau halako da. Testuetan azaltzen den informazioa egituratzea funtsezko abilezia da jakintza eraikitzeko prozesuan.

    x3

    Irakurmena hobetzen dute

    37%


    Ondo idazten jakinez gero, haurrek irakurtzen dutena ulertzeko zailtasun gutxiago dute. PiktoIdazketarekin, ikasleen irakurmena % 37 hobetzen da; eragin hori kontrol-eskoletakoaren sei halako da.

    37%

    Dagoeneko 25.000 ikaslek eta 1.500 irakaslek gozatzen dute PiktoIdazketaz.

    Ezinbestekoa da eskolan pertsona sortzaile eta malguak hezteko metodologiak erabiltzea, irakurtzeko eta idazteko ez ezik, gai izan daitezen askotariko informazioa interpretatzeko, erantzun bat baino gehiago asmatzeko eta galdera berriak egiteko.”
    Roser Ballesteros

    PiktoIdazketan, pedagogoz, sortzailez eta IKTetako profesionalez osaturiko diziplina anitzeko talde batek pedagogia berritzaile eta inklusiboak lantzen ditu, ikasgeletan XXI. mendeko gaitasunak sustatzeko.

    PiktoIdazketak Garapen Jasangarrirako Helburu hauek betetzeko konpromisoa du: kalitatezko hezkuntzari buruzko 4. helburua eta desparekotasunak gutxitzeko 10. helburua.

    2017an, PiktoIdazketaren sortzaile eta zuzendaria, Roser Ballesteros, Ashoka gizarte-ekintzaile izendatu zuten eta, ordudanik, ekintzailetzako eta gizarte-eragineko nazioarteko sare handienaren parte da.