Irakasleen % 87aren iritziz, PiktoIdazketa erabiltzea erraza da.
“PiktoIdazketa erabiltzea bera prestakuntza-prozesu bat da. Metodologiak berdin-berdin ahalduntzen ditu irakasleak eta ikasleak, elkarrekin ikasten dutelako. Irakasleek programatuz gozatzen dute, eta PiktoIdazketa erabiltzen hasi eta hilabeteren buruan ikasleek ikasteko gogo askoz handiagoa dutela nabaritzen dute. Era horretan, elkarrekin hazten dira eta ikasgelan modu sortzailean parte hartzera animatzen dira. Irakasleek PiktoIdazketako plataformak eskaintzen dizkien dinamika eta jarduerak konbinatzen dituzte, malguki, taldeari ahalik eta ondoen egokituta, denek gauza bera egin beharrik gabe, baizik eta ikasleek saio berean dinamika eta talde desberdinetan parte har dezaten sustatuz. Irakasleak ikasgela jolastoki bihurtzen du, ikasleen laguntzarekin.” Roser Ballesteros
Hona hemen ikastetxean PiktoIdazketaren metodologia ongi ezartzeko eman beharreko pausoak:
1. Aurkezpena
Zuzendaritza-taldeari/klaustroari metodologia aurkeztea.
3. Hitzarmena
Irakasleak prestatzeko eta PiktoIdazketa ezartzeko hitzarmena sinatzea.
4. Prestakuntza
Plataforma eta metodologia erabiltzeko prestatzea.
5. Laguntza eta aholkularitza pedagogikoa
Ikastetxeak online eta telefono bidezko aholkularitza iraunkorreko zerbitzu bat du eskura, plataformari buruzko edozein zalantza edo arazo konpontzeko. Gainera, ezarpen-prozesuan irakasleei laguntzen diegu.
Irakasleei lagun egiten diegu denbora guztian
“PiktoIdazketak haurren sortzeko gaitasuna are gehiago baloratzen lagundu dit, eta sortze kolektiboko saio bat gidatzen ikasi dut.”
Anna Noguera, 3. mailako irakaslea.
PiktoIdazketaren metodologia ikasgelan ezartzeko honako hauek behar dira:
· Interneteko konexioa · Arbel digitala edo proiektorea. · Tabletak edo ordenagailuak (ez da nahitaezkoa ikasle bakoitzak gailu bana edukitzea).
PiktoIdazketaren helburua sormena eta ikusizko, ahozko eta idatzizko diskurtsoa sortzeko gaitasuna sustatzea da; eta, haurra pantaila aurrean bakarrik egonez gero, ez da horrelakorik lortzen. PiktoIdazketaren plataformak baliabide eta jarduera multimodalak (ikusizkoak eta ahozkoak) jartzen ditu irakasleen eskura, arbel digitalean proiektatu ditzaten. Hala ere, sormena, eztabaida, elkarlana, marrazketa, idazketa, ahozko adierazpena, antzerki-jolasa… plataforma digitaletik kanpo gertatzen dira, jakina.
PiktoIdazketako jarduera askotan bestelako eskola-materiala ere behar da (margoak, koadernoak…), eta ikasleek taldean lan egiten dute, tableta edo ordenagailua elkarrekin erabiliz.
Zer baliabide eskaintzen ditu PiktoIdazketako plataforma digitalak?
Plataforma digitala oso intuitiboa da, eta irakasleei lana errazteko eta ikasgelan PiktoIdazketaren metodologia beren kasa kudeatzeko diseinatuta dago. Ikasgelako dinamikak zertan diren azaltzen duten tutorialak eta 140 saioko egutegi bat dago. Saio bakoitzean, irakasleek gida didaktiko bat eta jarduera gauzatzeko behar duten material guztia dituzte eskura. Era horretan, segurtasunez alda dezakete metodologia.
Plataforma digitalak, programazioa aurrera eramateko gida, material eta baliabideez gain, honako hauek ditu:
· Testuak maketatzeko eta argitaratzeko tresna.
· Editore profesional batek eskaintzen duen aholkularitza-zerbitzua.
· Gaitasunen araberako errubrikak.
· Gaitasunak ebaluatzeko sistema bat, grafikoak eta konparazioak egiten dituena.
· Taldeko txata
Plataforma digitala eduki-bilduma bat baino askoz gehiago da. Interaktiboa da, eta erabiltzaileei ikasgelan ikaskuntza-eremu paregabea sortzen laguntzen die. Izan ere, ikaskuntza ikasle-taldeak sortzen duen edukian oinarrituta gauzatzen da.
Gainera, plataformak teknologia irakasleen zerbitzura jartzen du: ikasleek online egiten dituzte erantzun itxi edo bakarreko lan eta ariketak, eta irakasleek zuzenduta eta ebaluatuta jasotzen dituzte. Era horretan, irakasleek denbora gehiago dute beste inork egin ezin dezakeen hori egiteko: ikasleei beren sortze-prozesuan laguntzea.
Ohiko galdera batzuk
Testuliburua ordezten al du?
- Bai, ikasturte osoko hizkuntza-programazioa barne hartzen du.
Zein mailatan hasi behar da ezartzen?
- Edozein mailatan has daiteke ezartzen, programazioa maila eta ziklo bakoitzeko espezifikoa baita.
Zer gertatzen da tutorea aldatuz edo irakasle berriak sartuz gero?
- Ikasturtearen erdian irakasle berriren bat sartzen bada, eskura izango ditu nola online prestakuntza hala programazioarekin jarraitzeko behar duen informazio guztia.
Nola laguntzen die plataformak irakasleei?
Plataforma digitalak bost funtzio nagusi ditu:
- Metodologia irakasleei transferitzea (tutorialak, gida didaktikoak eta abar dauzka).
- Ikasleen hizkuntza-gaitasunak automatikoki ebaluatzea eta ikasleei ikaskuntza-ibilbide pertsonalizatua eskaintzea.
- Ikasleen lana gaitasunka ebaluatzeko tresna bat jartzea ikastetxearen eskura.
- Ikastetxearen eskura jartzea ikasleek sortzen dituzten formatu desberdineko testuak (liburu irudiduna, ipuina, bidaia-egunkaria…) editatzeko, maketatzeko eta argitaratzeko tresna bat. Plataformarekin argitalpen horiek guztiak digitalki zein paperean editatu daitezke.
- Sare-lana sustatzea, ikastetxe barruan eta kanpoan: ikastetxeko liburutegia, ikasgelako txata, familiekiko harremana…
Ikastetxeak ikasle bakoitzeko tableta edo ordenagailu bana behar al du?
Ez, ikasgelan, ikasleek lan gehienak ordenagailu pertsonalik edo tabletarik gabe egiten dituzte. PiktoIdazketako saioetan:
- irakasleak talde osoarekin lan egiten du, material pedagogikoa pantaila digitalean proiektatuta,
- edo ikasleek paper eta arkatzarekin lan egiten dute, talde txikitan edo bakarka.
- edo elkarlaneko jarduerak egiten dituzte, lauzpabost ikaslez osaturiko taldetan, talde bakoitzak bere gailu elektronikoa duela.
Ikasleek astean behin bakarrik behar dute ordenagailua edo tableta, hizkuntza-jolasak egiteko (hizkuntza-gaitasunak ebaluatzeko eta indartzeko ibilbide pertsonalizatua).
- Ikastetxe askotan, taldea zatituta lan egiten duten egunak aprobetxatzen dituzte ariketa horiek egiteko. Audioak dituzten ariketak egiteko entzungailuak edukitzea komeni da.
- Ikasleek hizkuntza-jolasak ikastetxean edo etxean egin ditzakete.
|