Demo
Demoa eskatu
Ikasleen motibazioa %97,1 %97,1 Ikasleen % 97,1ek izugarri atsegin du PiktoIdazketan aritzea. %97,1 Irakasleen espektatibak %91 %91
Irakasleen % 91 gaituago sentitzen da idazten irakasteko, eta aitortzen du PiktoIdazketari esker ikasleengan itxaropen handiagoa jartzen duela. %91 Hiru ikasturtez (2013-2016) alderatu genituen, batetik, PiktoIdazketak Bartzelonako sei eskola publikotako Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleen narrazio- eta azalpen-testuen kalitatean izan zuen eragina; eta bestetik, idazten ikasteko ohiko metodologiak erabiltzen jarraitu zuen kontrol-eskola bateko ikasleen idazketako errendimenduaren bilakaera. Horrez gain, testuen ulermen literal eta inferentzialeko lanak ere aztertu genituen.
Eskola guztien hasierako maila antzekoa zen bost hizkuntza-adierazletan. Ordea, PiktoIdazketa (PI) erabili zuten eskoletako eta kontrol-eskolako (K) haurren emaitzen bilakaera alderatu, eta argi ikusi genuen PI eskoletako haurren bilakaera K eskolakoena baino handiagoa izan zela.
Ohiko metodoekin, ikasleek idazteko gaitasuna hobetzeari uzten diote Lehen Hezkuntzaren erdialdera. PiktoIdazketari esker, haurrek idazten dituzten testuen luzera bikoiztu egiten da; eragin hori kontrol-eskolan ohiko metodoekin lortzen denaren hiru halako da. Testu luzeek informazio gehiago ematen dute. Lehen Hezkuntzan, beraz, testuen luzera da kalitatearekin lotuen dagoen adierazlea.
PiktoIdazketak testuetako egitura-elementuen erabilera hirukoizten du; eragin hori kontrol-eskolan ohiko metodoekin lortzen denaren lau halako da. Testuetan azaltzen den informazioa egituratzea funtsezko abilezia da jakintza eraikitzeko prozesuan. Idazteak ikaskuntza-prozesuan asko laguntzen du: ikasteko idazten da.
Ondo idazten jakinez gero, haurrek irakurtzen dutena ulertzeko zailtasun gutxiago dute. PiktoIdazketarekin, ikasleen irakurmena % 37 hobetzen da; eragin hori kontrol-eskolakoaren sei halako da. PiktoIdazketak UABko GRETEL Taldearen (Haur eta Gazte Literaturako eta Literatura Hezkuntzako Taldea) babesa du. Izan ere, GRETEL taldearen iritziz, PiktoIdazketa ikasgelan irakaskuntza-dinamikak eraldatzeko ahalmena duten metodo berritzaile bat da. PiktoIdazketak eta GRETELek elkarrekin lan egiten dugu, batetik, PiktoIdazketak ikasleen errendimenduan eta irakasleek ikasgelan erabiltzen dituzten jardunbideetan zer eragin duen jakiteko; eta bestetik, irakasleak prestatzeko programa ofizialetan PiktoIdazketaren metodologia sartu ahal izateko estrategiak zehazteko.
PiktoIdazketak berdin-berdin ahalduntzen ditu irakasleak eta ikasleak.
Irakurketako eta idazketako errendimendua
Kontrol-eskola
PiktoIdazketaEkoizpenaren bilakaera
Testuen egituraren bilakaera
Irakurmenaren bilakaera
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko GRETEL Taldea