Demo
Demoa eskatu
![]() Zuk hizkuntza irakasten gozatzen duzu, eta haiek ikasten.PiktoIdazketa Lehen Hezkuntzako hizkuntzaren curriculuma desberdin eta modu sortzailean lantzeko balio duen metodologia bat da. Ikusmintzaira eta hitzezko hizkuntza lotuz, programazioak ikasleen sormena eta adierazmena sustatzen ditu. Era horretan, irakurketako eta idazketako emaitzak hobetzen dituzte Lehen Hezkuntzako ziklo guztietan. EZAGUTU GURE METODOA![]() ![]() Gure kasuan, berrikuntza eskola, unibertsitatea eta sormeneko profesionalak lotzearen fruitua da.Inklusiboa Pertsonalizatua Sortzailea Aktiboa PiktoIdazketak funtzionatzen du Lau ikasturtez, sekuentzia didaktikoa ikasgeletan landu genuen, benetako irakasle eta ikasleekin, eta sormenaren eta komunikazioaren arloetako lehen mailako profesionalen laguntzarekin. Gero, hiru ikasturtean azterlan zientifiko bat egin genuen, zeinak egiaztatzen baitu PiktoIdazketari esker ikasleek emaitza hobeak lortzen dituztela eta, Lehen Hezkuntza amaitzen dutenean, irakurle eta idazle trebeak direla. Testu luzeagoak idazten dituzte x2 PiktoIdazketari esker, haurrek idazten dituzten testuen luzera bikoiztu egiten da; eragin hori kontrol-eskoletan ohiko metodoekin lortzen denaren hiru halako da. x2 ![]() Testuen kalitatea hobea da x3 PiktoIdazketak testuetako egitura-elementuen erabilera hirukoizten du; eragin hori kontrol-eskoletan ohiko metodoekin lortzen denaren lau halako da. Testuetan azaltzen den informazioa egituratzea funtsezko abilezia da jakintza eraikitzeko prozesuan. x3 ![]() Irakurmena hobetzen dute 37% Ondo idazten jakinez gero, haurrek irakurtzen dutena ulertzeko zailtasun gutxiago dute. PiktoIdazketarekin, ikasleen irakurmena % 37 hobetzen da; eragin hori kontrol-eskoletakoaren sei halako da. 37% Ezinbestekoa da eskolan pertsona sortzaile eta malguak hezteko metodologiak erabiltzea, irakurtzeko eta idazteko ez ezik, gai izan daitezen askotariko informazioa interpretatzeko, erantzun bat baino gehiago asmatzeko eta galdera berriak egiteko.”
|